XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondarrabin ostatuz zegoela, egun batean illunabarrean goiz erretiratu omen zan etxera, bañan orduntxe komeriantiak etorri ziran errira soñua joaz.

Txirrita oyera zijoan, ta erazten ere asia zan, bañan ayek somatu zituenean, alpargata bat eskuan eta bestea ankean zituela, kalera abiatu zan oin batez oiñutsik.

Etxekoandreak ikusi ta onela esan zion: - Bañan, Txirrita, nora zoaz postura ortan?.

Ta Txirritak: Ama zanak esaten zidan askotan, ez banintzan zintzotzen, zartzeran komeri ederrak ikusi bearko nituela, eta oraintxe ikustera noa.

(9) Jose Ramon Erausquin, Gaztelune, Alza, Txirritaren illoba, ta Pello Zabaleta, Errenteri.

Egun batean norbaitekin topo egin ta onek esan zion: - Kaixo, Txirrita! Zer modu aspaldi ontan?.

Ori arpegi gaztea dezuna!.

Ta Txirritak: - Arpegi gaztea? Au da ba dedan zarrena...

(10) Lorentzio-enea baserria, Donosti.

Beste egun batean Txirrita Martutene ta Astigarraga tarteko Zapirain-arrobian zegoen, lanean ari ziranai begira, etxera zijoala geldituta.